Arduino Cloud IOT Plataforma
- Kontua sortuko dugu plataforman. Horretarako modurik errazena Maker "free" Plana da.
- Plan honetarako esteka honako hau da: https://cloud.arduino.cc/plans/ (Google kontu bat erabiliz egin daiteke, edota ikastetxeak emandako kontuaren bidez).

- Behin plana aukeratutakoan, kontua sortu beharko dugu. Horretarako, sakatu "create one". Hainbat datu eskatuko dizkigute, eta, horrela, erabiltzailea eta pasahitza sortuko dira.

- Behin kontua konfiguratuta, Arduino plakaren profilean eta programazio-panelean sartuko gara.
- Gure profilean sartzean, "bi faktoreko autentifikazioa (2FA)" aukera hautatu dezakegu.
- Segurtasun handiagoko aukera hau hautatuz gero, Google Authenticator aplikazioa instalatu beharko dugu gure gailu mugikorrean.
- Aplikazio horrek kode bat sortuko du, eta plataforman sartu nahi dugun bakoitzean kode hori eskatuko zaigu.
